Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horren bueltan mobilizazioak eta hainbat jarduera antolatu ohi ditu Orioko mugimendu feministak. Hainbat asanblada egin dituzte azken asteotan, eta bertatik azaldu dutenez gaur izango da azken asanblada. 19:00etan elkartuko dira Saregilen.