Orioko saharar komunitatearen aldeko eguna, bideoan

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 25a, 13:30

Bideoak biltzen ditu Urangak aitortza jaso berritan adierazitakoak eta Ahmed Aissa saharar komunitateko oriotarrak egun horren bueltan emandako adierazpenak. 

Saharar komunitatearen aldeko eguna izan zen atzokoa. 12:00etan, udaletxeko balkoian, ikurrinarekin batera Mendebaldeko Saharako bandera jarri zuten Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatzeko, eta herriko hainbat emakume saharar balkoira igo ziren euren irrintzia plazan barrena zabaltzeko asmotan. 

Aurten, gainera, izan da berrikuntza bat. Hain zuzen ere, Jokin Uranga herritarra omendu zuen saharar komunitateak, haien alde egindako lan guztia aitortzeko. Bideoak biltzen ditu Urangak aitortza jaso berritan adierazitakoak eta Ahmed Aissa saharar komunitateko oriotarrak egun horren bueltan emandako adierazpenak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide