Gaur eguerdian izango da saharar herriaren aldeko festa solidarioa

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Minatou Abdala, Fatima Sid eta Lamat Ali sahararrak Orioko plazan. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

12:00etan Mendebaldeko Saharako bandera eta Ikurriña zintzilikatuko dituzte udaletxeko balkoitik, eta 13:00etatik aurrera Saharako janari tipikoa eskainiko dute herriko sahararrek.

Orioko saharar komunitateak saharar herriaren eguna ospatuko du gaur herritarrekin batera. 12:00etan, udaletxeko balkoian, ikurrinarekin batera Mendebaldeko Saharako bandera jarriko dute Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatzeko, eta herriko hainbat emakume saharar balkoira igoko dira euren irrintzia plazan barrena zabaltzeko. Ondoren, 13:00etan, Saharako janaria eskainiko dute plazan jarriko duten haiman: cuscus errazioa 6 euroan eta haragi pintxoa 7 euroan egongo dira salgai. Bildutako dirua errefuxiatu kanpamenduetako familia behartsuen artean banatuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide