Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen pasa den udaberrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan. Bada, orain eman ditu aditzera hiru lanpostuetako kalifikazioa. Ondorengoak dira: irakaslea (kantua eta osagarriak), irakaslea (biolontxeloa eta osagarriak) eta irakaslea (perkusioa eta osagarriak).
Alegazioak aurkezteko epea izango da martxoaren 6ra arte.