TAO sistema berria baloratzeko bilera irekia egingo du udalak datorren asteartean

Andrea Zipitria 2024ko ots. 25a, 09:00

Hondartzako TAO makinetako bat.

Datorren astearterako deitu du bilera udalak. Kultur etxean izango da, eta asmoa da sisteman "aldaketak eta hobekuntzak proposatzeko" aukera ematea herritarrei.

2022ko ekainean sartu zen indarrean Orioko Trafikoaren eta Aparkalekuen Ordenantza (TAO) berria. Ia bi urte bete diren honetan, sistemaren balorazioa egin nahi du udalak, eta horretarako, bilera irekia deitu du. Hilaren 27an, asteartearekin, egingo da, kultur etxean, 19:00etatik aurrera. 

Gaiari buruz iritzia eman nahi duten herritarrak daude deituta parte hartzera. "Sisteman aldaketak egiteko eta hobekuntzak proposatzeko momentua" dela azaldu du udalak, bertan egiten diren ekarpenak jaso egingo baitituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide