Energiaren inguruko doako aholkularitza zerbitzua luzatzea erabaki du udalak

Andrea Zipitria 2024ko ots. 22a, 14:00

Orain dela hilabete batzuk jarri zuten zerbitzua martxan, eta Jon Ander Azpiroz alkateak "positibotzat" jo du ekimena. Hori dela eta, beste bost egunez izango da energiaren inguruko aholkularitza-zerbitzua, kultur etxean. Interesa dutenek, hitzordua aurrez hartu beharko dute.

Aiako Udalak energiaren inguruko aholkularitza-zerbitzua jarriko du martxan azken hilabeteetan, eta "positibotzat" jo du ekimena Jon Ander Azpiroz alkateak. "36 familia elkarrizketatu dira eta energia konpainiak, tarifak eta kontratatutako potentziak aztertuta, familia guztien artean, urteko 5.000 eurotik gora aurreztea lortu dute", zehaztu du.

Gauzak horrela, energiaren inguruko aholkularitza-zerbitzua luzatzea erabaki du udalak. Beste bost egunez izango da kultur etxean. Ekener enpresaren bitartez eskainiko dute zerbitzua: otsailaren 28an, martxoaren 13an eta 27an, eta apirilaren 10ean eta 24an. Egun horietan, 15:00etatik 20:00ak arte egongo da aditua, eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea goizetan udalera deituta, (943 13 11 44) edota arratsaldetan, kultur etxera (943 13 09 24) deituta.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide