Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez edoskitzearen amaiera hizpide izango dute datorren asteartean

Andrea Zipitria 2024ko ots. 22a, 11:30

Nahia Alkorta Elezgarai gurasotasunean aholkulariak zuzenduko du hitzordua, hilaren 27an, asteartearekin.

Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, hitzaldi-zikloko bigarren saioa izango da datorren astean. Edoskitzearen amaieraren inguruko hitzaldia eskainiko da hilaren 27an, asteartearekin. Nahia Alkorta Elezgarai gurasotasunean aholkulariak zuzenduko du hitzordua, eta 17:00etan hasita, bi orduz luzatuko da.

Hitzaldiak helburu du gurasoei informazio erabilgarria ematea. Hitzaldia irekia da, gaian interesa duten guztiek parte hartu dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide