Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, hainbat herritako musika-eskolekin eta piano-irakasleekin elkarlanean, Piano Topaketak antolatu dituzte asteburu honetarako. Euskal Herriko hainbat udalerritan egingo dira emanaldiak —tartean, Zarautzen—, eta Orioko ikasleak izango dira bertan.
Zarauzko topaketa hilaren 24an, larunbatarekin, izango da, Modelo aretoan, 16:00etatik aurrera. Danbolin Musika eta Dantza Eskolako, 8 eta 18 urte arteko 21 ikaslek hartuko dute parte, eta bi modalitatetan parte hartuko dute: bakarlari gisa eta 4 eskutara. Honako konpositoreen obrak joko dituzte: D. C. Glover, M. Mier, S. Clark, P. Wedgwood, K. Costley, C. Rollin, Ph. Keveren, J. S. Bach, F. Burgmüller, C. Debussy, R. Schumman eta Aita Donostia.
Hiru maila eta modalitate bereiziko dira, adinaren arabera:
- 16:00: A maila (11 urte arte): Selina Chen, Katixa Igoa, Julen Txintxurreta, Ander Pérez, Jon Salsamendi, Deyan Iddrisu eta Liz Albizu.
- 17:00: B maila (14 urte arte): Arene Garmendia, Arrate Igartua, Lur Larrarte, Ganix Sukia, Ander Paredes, Diago Paredes, Iraia Peña eta Luken San Jose.
- 18:30: C maila (14 urtetik gora): Itxaso Aierbe, Maddi Orzaiz, Ane Blázquez, Irati Txintxurreta, Julen Lekuona eta Maddi Etxeberria.
- 19:45: Diploma-banaketa.