Larunbatean Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 4. jardunaldia jokatu zen Legutioko (Araba) urtegian, eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak bertan izan ziren. Hain zuzen ere, 28 ontzi aurkeztu zituen Orioko elkarteak jardunaldira: infantil eta jubenil mailan zortzina ontzi, kadete mailan hamar, eta senior eta beterano mailan bana.
Gustura bueltatu ziren oriotarrak Araba aldetik, aurkeztutako 28 ontzietatik 23 lehen hiru onenen artean sailkatu zirelako. Hamar ontzi azkarrenak izan ziren euren kategorian; bederatzi bigarren postuan iritsi ziren helmugara, eta beste lau hirugarren sailkatu ziren.