Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa izango da astelehenean

Andrea Zipitria 2024ko ots. 18a, 15:30

Miriam Mendoza ipuin-kontalaria saioetako batean.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapena hartu beharko da aurrez kultur etxean.

Orioko haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa saioa eskainiko dute kultur etxeko areto nagusian, astelehenean. Ohi bezala, Miriam Mendozak emango du saioa, 18:00etan hasita. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da, eta beti egin ohi duen bezala, Orioko haurren liburutegiko seina liburu aukeratzen ditu ipuin kontalariak saiorako. Modu horretan, umeek eta gurasoek aukera izango dute Mendozak kontatu dituen ipuinak maileguan hartu eta etxera eraman ahal izateko.

Ekitaldian parte hartzeko gonbita hartu beharko da aurrez kultur etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide