Martxoaren 8ko mobilizazioak antolatzeko asanblada irekia egingo dute Saregilen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

2023ko Martxoaren 8ko manifestazioa Eusko Gudari kalea zeharkatzen.

Astelehenean izango da Orioko mugimendu feministak deitutako bilera irekia.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horren bueltan mobilizazioak eta beste hainbat jarduera antolatu ohi ditu Orioko mugimendu feministak. Hala, astelehenerako deitu dute Martxoaren 8a antolatzeko asanblada irekia. Saregile emakumeen etxean izango da 18:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide