Zaintzari buruzko galdetegia erantzuteko aukera izango da hilaren 25era arte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Haurra aitonari eskua emanda. (Pixabay)

Galdetegiarekin oriotarrek zaintzaren arloan izan dituzten bizipenak ezagutu nahi ditu Orioko Udalak.

Orioko Udala proiektu estrategikoetako bat ari da lantzen herriko zaintza-eredua aldatzeko, Matia Fundazioaren eta Emagin elkartearen aholkularitzarekin. Hala, udalak uste du garrantzitsua dela oriotarrek zaintzaren arloan izan dituzten bizipenak ezagutzea eta horretarako galdetegia prestatu du. Dagoeneko herritar asko animatu da beren esperientzia partekatzea, baina ahal den lagin handiena jaso nahi du, eta herritarrak galdetegia betetzera animatu ditu. "Eskerrik asko galdetegia erantzun dutenei, zuen ekarpenak oso baliagarria izaten ari da herriko diagnostikoa osatzeko eta", azaldu du ohar bidez.

Oraindik galdetegia erantzun ez dutenek beste astebete izango dute parte hartzeko, hilaren 25era bitartean izango baita irekita. Egun horretan, gainera, Zaintzak Plazara! ekitaldia egingo dute plaza proiektua abiatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide