Zaragueta Herri Eskolako Ubera guraso elkarteak musika tailer irekia antolatu du bihar arratsalderako haurrentzat. 16:30ean hasiko da saioa eta Hanni Intsausti gurasoak eskainiko du; musika irakaslea da bera, eta musika brasildarra jotzen du, batez ere. Saioa 0-3 urte arteko umeei zuzenduta egongo da, eta helburu nagusia musikaren bidez haurrak estimulatzea izango da. Hala, herriko haur guztiak tailerrean parte hartzera gonbidatuta daudela azaldu dute Ubera guraso elkartetik.