Peugeot 205 motako 80 bat ibilgailu Euskal Herritik Marokora abiatuko dira hilaren 18an, igandearekin. Bada, Orio izango du abiapuntu Nomad Raid bidaia solidarioak. Hondartzako aparkalekutik abiatuko da. 11:30ean hasiko da irteera ekitaldia, eta 12:00etan, basamorturanzko bidaia abiatuko dute, talde txikitan banatuta.
Hegoalderanzko bidaia egingo dute, basamortuko haurrei eskola-materiala eta bizikletak eramateko. Auto bakoitzean bizikleta bat eramango dute bidaiariek, eta guztira 40 kilo eskola-material banatuko dute basamortuko herrixketan. Helburura iristeko 12 egun beharko dituzte, eta guztira 4.000 kilometro egingo dituzte.
Horregatik guztiagatik, udaletik azaldu dute asteburu osoan zehar, ostiraletik igandera, hotelaren parean dagoen hondartzako aparkalekuan haientzako gunea jarriko dela, eta ezingo da aparkatu.