Euskal Itsas Museoak Moilaz Moila proiektua du abian, Gipuzkoako portuetako ezaugarriak, tradizio berritzaileak eta bilakaera herritarrei ezagutarazteko. Hala, otsailaren 24rako, larunbata, Orioko portuaren historia eta Mutiozabal Txo ontziolan egiten ari diren lanketa sakonago ezagutzeko bisita gidatua antolatu du itsas museoak. Jardunaldiak bi atal izango ditu: batetik, 10:30ean hasita, Euskal Itsas Museoko Xabier Alberdik Orioko moilaren inguruko azalpenak emango ditu, eta bestetik 11:30etik aurrera Mutiozabal Txo ontziola bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisitan parte hartzen dutenek.
Bisitaren prezioa 3 eurokoa izango da, eta bertan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan eman beharko dute izena.