Orioko Zaharren Babeslekuak ohitura du urteko batzar nagusian parte hartzen dute bazkideekin hamaiketakoa egitekoa. Urtarrilean 10ean egin zuten 2023ko jardunaldia ixteko asanblada, baina oraingo honetan hamaiketakoa apirilaren 6ra atzeratu behar izan dute. Izan ere, Zaharren Babeslekuko taberna lehiaketa publikora atera du udalak, eta elkarteko zuzendaritzaren asmoa da hamaiketakoa egitea taberna-jatetxeko arduradun berriek zerbitzuaren kudeaketa abiatutakoan.
Hamaiketakoa apirilaren 6an izango da, larunbatarekin, 10:30etik 12:30era, eta bazkideek batzar orokorrean eman zitzaien txartela erakutsi beharko dute bertan parte hartzeko.