Orioko Udala, aholkularitza enpresa baten bidez, herriko kulturaren plan estrategikoa lantzen hasiko da. Lehen fase honetan, eragileen eta herritarren arteko parte hartze prozesua jarriko du martxan, eta horretarako, kultura mahaiarekin eta festa batzordearekin bilduko da bihar, asteartearekin, 18:30ean kultur etxean.
Planaren helburuak eta prozesuaren nondik norakoak azaltzeko baliatuko dute bilera, eta halaber, herritarrei zuzendutako dinamikak jarriko dira martxan. Horrez gain, San Pedro festen egitaraua lantzen hasiko dira bihar bertan.