Urola Kostako Udal Elkartearen ingurumen kanpainaren baitan, erabilera bakarreko ontzien inguruko informazio puntua jarriko dute Orion. Ekimenak helburu du "herritarrak sentsibilizatzea ontzi horien erabilerak ingurumenean duen eraginaz eta alternatibak ezagutaraztea". Horretarako jarriko dute informazio puntua Dia supermerkatuaren parean, datorren ostiralean. 15:00etatik 18:00etara izango dira bertan.
Hezitzaile batek emango du erabilera bakarreko ontzien inguruko informazioa. Plastikoen, metalen eta ontziak ekoizteko erabiltzen diren gainerako materialen ustiapena zein den azalduko du, baita ontzien bizi-zikloa ere, eta horretarako, hainbat eredu izango ditu erakusgai.