Arraunzaleek ez zioten hutsik egin atzokoan Orion zuten hitzorduari eta dezente bertaratu ziren Oria ibaiaren jaitsiera bertatik bertara ikusteko. Gainera, eguraldia lagun izan zuten, azkenean, nahiz eta eguraldi iragarpenak kontrakoa zioen, hasiera batean. Ez zuen euri tanta bakar bat ere bota probak iraun zuen bitartean. Hala, gustura aritu ziren 87 ontzi parte hartzaileetako arraunlariak. Euskal Herritik ez ezik, Galiziatik edota Herrialde Katalanetatik ere etorri ziren.
Urdaibai eta Arraun Lagunak izan ziren azkarrenak helduen bi kategoria nagusietan, eta hiru bigarren posturekin konformatu behar izan zuten etxeko traineruek; izan ere, emakumezkoek, beteranoek nahiz jubenilek segundo gutxira izan zuten garaipena. Nolanahi ere, ikuskizun aparta eskaini zuten parte hartzaile guztiek bertaratutako ikusleen gozamenerako.
Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea