Oriaren Traineru Jaitsiera dela eta itxita izango da Ibai Ondoko sarbidea

Andrea Zipitria

Hain zuzen ere, arratsaldez izango da itxita Ibai Ondo kaleko sarbidea, 15:00etatik 18:00etara.

Bihar Oriaren Traineru Jeitsiera hartuko du Oriok, eta hori tarteko, Ibai Ondo kalerako sarbidea itxita egongo da moilatik, 15:00etatik 18:00etara. Udaletik azaldu dutenez, Salatxo tabernaren parean postuak jarriko dituzte. Herritik ateratzeko, beraz, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da bien bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide