Orioko Udalak zerga-hobariak onartu ditu energia berriztagarriko sistema homologatuak instalatzen dituzten herritarrentzat. Zentzu honetan, ordea, ñabardura bat azaldu nahi izan du, "jasotako eskaerak ikusi ondoren".
Zerga-hobariaren helburua da "herritarrak animatzea energia berriztagarriko sistemak instalatzera". Dena dela, eskatzaile bakoitzak behin bakarrik jaso dezake hobaria, ordenantza fiskaletan zehaztuta dagoen bezala.
Bestalde, badira etxebizitza batzuk, berriak direlako edo orain dela gutxi zaharberritu direlako, legez behartuta egon direnak energia berriztagarriko sistemak ezartzera. Etxebizitza horiek ere ezin izango dute hobaririk jaso.
Baldintzak betetzen dituzten herritarrek, otsailaren 29ra arte eskaerak egiteko aukera izango dute.