Urrezko bi domina eta brontzezko bat irabazi ditu Haizea Gozategik Espainiako Iraupen Luzeko Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 7a, 12:37

Haizea Gozategi podiumean urrezko dominarekin. (Ur Kirolak)

Kluben arteko lehian nahiz autonomien arteko txapelketan parte hartu zuen Gozategik Galizian, eta bietan lortu zuen podiumera igotzea.

Asteburuan Espainiako iraupen luzeko aulki mugikorreko txapelketa jokatu zen Castrelo do Miñon, Galizian, eta Ur Kirolak elkartean arraunean egiten duen Haizea Gozategi arraunlari oriotar gazteak hainbat garaipen lortu zituen. Alde batetik, larunbatean, gazte mailako lemazainik gabeko bikoan parte hartu zuen Irati Etxebeste donostiarrarekin batera, eta urrezko domina irabazi zuen bikoteak. Bestetik, igandean autonomien arteko Espainiako Txapelketan jokatu zen eta Gozategik Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuen zortzikoan eta lemazainik gabeko laukoan beste bi domina lortuz: laukoan urrezkoa eta zortzikoan brontzezkoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide