Igandean, Julian Enriqueren Oroimenezko 15. traineru jaitsiera jokatu zen Sestaon (Bizkaia), Kaiku arraun elkarteak antolatuta. Estropadan parte hartu zuen beteranoen Badok 13 Orio taldeak, eta bandera irabazi zuen, bigarren sailkatu zen Itsasoko Ama taldeari ia 14 segundoko errenta aterata. Guztira, hamabost ontzik egin zuten arraunean beteranoen kategorian, eta oriotarrek erakutsi zuten sasoi betean daudela, urte berria hasi denetik, bi bandera lortu baitituzte neguko estropadetan.