Palestinar herriari elkartasuna erakutsi diote Orion

Andrea Zipitria 2024ko ots. 3a, 11:00

Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean herriko plazan. Herritar-talde batek egin zuen deialdia, eta jende ugari bertaratu zen herri palestinarraren alde egiteko asmoz.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean, herriko plazan. Hamabost minutu iraun zuen elkarretaratzeak, eta babesa erakutsi zioten Palestirari. Genozidioa gelditu irakur zitekeen pankartan, eta jende asko gerturatu zen bertara.

Ikus-entzunezko batekin amaitu zen elkarretaratzea. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide