Harrera ona izaten ari dira Saregileko aholkularitza pertsonalizatuak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 3a, 14:13

Datorren astean aholkularitza juridikoa eta sexu eta bikote aholkularitza eskainiko dute Saregilen.

Saregile emakumeen etxeak aholkularitza juridikoa, psikologikoa eta sexu eta bikoteei zuzendutakoa eskaintzen ditu banakako saioetan. Gai horietan adituak diren abokatu, psikologo eta sexologo bana joaten dira emakumeen etxera zerbitzua eskaintzera, eta ekimenak "oso erantzun ona" dutela nabarmendu dute emakumeen etxeko arduradunak. Datorren astean, esaterako, astelehenean abokatuak joango dira emakumeen etxera aholkularitza juridikoa eskaintzera eta asteazkenean sexologoa sexu eta bikote aholkularitza saioak ematera. Azken horretarako hitzordu guztiak beteta daude, eta zerbitzua jaso nahi dutenek matxoaren 6rako hartu dezakete zita. Aholkularitza juridikoa jasotzeko, berriz, hitzordu bat geratzen da libre astelehenerako, eta hurrengo saiorako, otsailaren 26rako, ordua ematen hasi dira dagoeneko.

Aholkularitza psikologikoa ere ematen da Saregilen, baina azaldu dute martxoaren 19ra arteko hitzordu guztiak beteta dituztela.

Emakumeen etxeko arduradunak "oso gustura" daude zerbitzu horiek izan duten erantzunarekin, eta "hainbat gaiez hitz egiteko eta aholkularitza jasoko beharra" badagoela uste dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide