Joxeba Altunak pilota egokituko Gipuzkoako txapelketa jokatuko du

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 2a, 13:00

Argazkia: ataria.eus

Bihar hasiko dira norgehiagokak, Tolosan. Inoizko parte hartze handiena izango du txapelketak; tartean, eskualdeko pilotariek ere parte hartuko dute. 

Abiatzear da pilota egokituko Gipuzkoako txapelketa. Lehen jardunaldia Tolosan jokatuko da bihar, larunbata, eta bi kategoria izango ditu: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketa, batetik; eta urritasun fisikoko kirolarien gomazko paleta txapelketa gurpildun aulkian, bestetik. 

Inoizko parte hartze altuena izango du, 31 pilotari arituko baitira nor baino nor Gipuzkoako pilotalekuetan. Horien artean izango dira Zumaiako, Zarauzko eta Orioko pilotariak ere: Joseba Altuna Azkue, Leire Esnal, Luis Zulaika, Jurdan Arakistain, Haritz Lertxundi, Iñaki Divasson, Xabier Villar eta Lorea Iribar, hain zuzen. Teniseko paleta txapelketan arituko dira guztiak ere.

Martxoaren 23an, jokatuko dituzte buruz buruko finalak, Oñatin, eta maiatzaren 18an, binakako finalak, Donostian. Gainerako jardunaldiak Hernanin, Oñatin, Azkoitian eta Seguran jokatuko dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide