Duela bost hilabete ireki zuten Saregile, eta "orain arteko ibilbidearen errepasoa egin eta aurrera begira jartzeko" helburuarekin Emakumeen Mahaiak bilera irekia egingo du hilaren 6an, asteartearekin. 18:00etan bilduko dira Saregilen.
Mahaiaren helburua da "udaleko berdintasun politiken norabidea hausnartzea eta udalean proposatzea". Horregatik animatu nahi dituzte herriko emakume guztiak bileran parte hartzera.