Larunbatean aulki mugikorreko Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketa jokatu zen Bidasoa ibaian. Orio Arraunketa Elkarteak 79 arraunlari aurkeztu zituen txapelketara eta 25 ontzi uretaratu zituzten . Egun emankorra izan zen oriotarrentzat hamabost domina lortu zituztelako: zortzi urre, hiru zilar eta lau brontze.
Hona hemen dominak lortu zituzten ontziak:
URREA
Gizonak Absolutu maila : Skiff-bakarkakoa
Gizonak jubenil maila: Skiff-bakarkakoa, skull bikoitza, lemazain gabeko bikoa, skull laukoa.
Gizonak kadete maila: Skull laukoa.
Gizonak infantil mila: Skiff-bakarkakoa.
Emakumeak infantil maila: Zortzikoa.
ZILARRA
Gizonak Absolutu maila: Zortzikoa
Gizonak Jubenil mila: Lemazain gabeko bikoa.
Emakumeak Kadeteak: Skull laukoa
BRONTZEA
Emakumeak Jubenil maila: Skull bikoitza.
Gizonak Kadete maila: Skiff-bakarkakoa.
Emakumeak Kadete maila: Skull bikoitza.
Gizonak Infantil maila: Skull laukoa.