Atzo iluntzean, 19:00etan hasita, Katedraletako Meza deitukoa ospatu zuten San Nikolas parrokian, eta Donostiako Easo abesbatzako bi talde izan ziren hura girotzen. Easo Gazte taldeak Gorka Mirenda zuzendariaren aginduetara jardun zuen, eta Easo Kapera Gregorianistak Demetrio Esnaolarenetara, biak ala biak Ana Belen Garcia organistaren doinuek lagunduta.
Hamalau pieza eskaini zituzten ordu eta laurden iraun zuen saioan, eta parrokia bete egin zuten Easokoen ahotsez bertatik bertara gozatzera joandako herritarrek.
(Argazkiak: Joxe Mari Olasagasti)