Oriotarra da atzo Orroagako itsas istripuan zendutako pertsona

Andrea Zipitria

Erreskate taldeak orroaga inguruan lanean. (Utzitakoa)

Ezbeharra atzo gertatu zen 21:15 aldera, itsasontzi batek haitza jo ondoren. Orroagan gertatu zen istripua. Hiru lagun zihoazen barruan, eta bi onik atera bazituzten ere, hirugarrenaren bila aritu ziren larrialdi zerbitzuak, eta bi ordu beranduago hilik aurkitu zuten. Orioko bizilaguna zen itsas istripuaren ondorioz zendu zen herritarra.

Orioko bizilaguna zen atzo Orroagako (Getaria) itsas istripuaren ondorioz hil zen herritarra. Ezbeharra, 21:15 aldera gertatu zen. Orduan jaso zuten abisua Ertzaintzako informazio zerbitzuek. Antza denez, itsasontziak haitzen kontra jo eta irauli egin zen.

Hiru lagun zihoazen ontzian, eta bi onik erreskatatzea lortu bazituzten ere, bi orduz bila aritu ondoren hilda aurkitu zuten hirugarren pertsona. Erreskate operazioan parte hartu zuten larrialdi zerbitzuek, helikopeteroak, hainbat erreskate ontzik, urpekariek eta suhiltzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide