'Punkaren beste aldea' dokumentala ikusteko aukera izango da bihar Etxeluzen

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 27a, 14:30

Dokumentaleko irudi bat. (Perlata Kuirpunk)

18:30ean hasiko da proiekzioa, eta sarrera borondatearen truke eskainiko dute. Dokumentalak Jesusi Etxebarriaren istorioa kontatzen du, 80 urteko emakume arrasatear eta punk zalearena.

Arrasateko Perlata Kuirpunk taldeak sortu eta ekoiztutako Punkaren beste aldea dokumentala ikusteko aukera izango da bihar, igandearekin, Etxeluze gaztetxean dute hurrengo igandean, hilak 28, Etxeluze gaztetxean. 18:30ean hasiko da proiekzioa, eta sarrera borondatearen truke eskainiko dute. 

Hain zuzen, dokumentalak Jesusi Etxebarriaren istorioa kontatzen du, 80 urteko emakume arrasatearrarena. Etxebarria 50 urtez ibili zen musikako klaseak ematen 70 urterekin jubilatu zen arte. Hona hemen trailerra ikusgai:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide