'Katedraleko kontzertua' eskainiko dute bihar Easo abesbatzako hiru taldeek

Andrea Zipitria

Easo Eskolania, Easo Gazte eta Easo Kapera Gregorianista taldeek emango dute kontzertua, 19:00etan hasita, elizan.

Katedraleko kontzertua: Licinio Reficeren meza polifonikoa eta pieza gregorianoak izenburupean, musika klasikoko kontzertua eskainiko dute bihar, Orioko elizan, 19:00etatik aurrera. Easo abesbatzaren hiru taldeek emango dute kontzertua. Horiek izango dira, Easo Eskolania, Easo Gazte eta Easo Kapera Gregorianista.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide