Bihar udalbatzarra egingo dute Orion. 19:30ean hasiko da, eta Karkararen atari digitalean zuzenean ikusteko aukera izango da.
Gai zerrenda
1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko azaroaren 29ko udalbatzarraren ezohiko bilkuraren aktaren zirriborroa eta 2023ko abenduaren 28ko udalbatzarraren ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
2.- Onartzea, egoki bada, erredakzioan dagoen HAPOaren «2.1 Aita Lertxundi 48-50» eta 1.2 «Sotoak» azpieremurako hitzarmen urbanistikoa.
3.– Hutsik uztea, egoki bada, Orioko «Zaharren babeslekua» taberna-jatetxearen zerbitzua eta garbiketa- eta mantentze-zerbitzua.
4.- Onartzea, egoki bada, Orioko «Zaharren babeslekua» taberna-jatetxearen zerbitzua eta garbiketa- eta mantentze zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko baldintza administratibo partikularrak eta baldintza teknikoak.
5.- Eskariak eta galderak.