Lehen sorospenei buruzko hitzaldia izango da urtarrilaren 30ean Haurreskolan

Andrea Zipitria 2024ko urtarrilaren 23a

Herritar ororentzat irekia izango da hitzaldia, eta Gille Dublang erizainak eskainiko du.

Lehen sorospenen inguruko hitzaldia emango du Gille Dublang erizainak urtarrilaren 30ean, asteartearekin, Haurreskolan. Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu du, eta irekia izango da; hau da, gaian interesa duten guztiek parte hartu dezakete.

Bi orduz luzatuko da saioa, 17:00etatik 19:00etara, hain zuzen ere, eta helburu izango du gurasoei informazio erabilgarria ematea.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide