Olatz Zugastiren kontzerturako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu Karkara Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 09:50

Olatz Zugasti kontzertua eskaintzen Bastero kulturgunean. (Utzitakoa)

Olatz Zugastiren emanaldia datorren igandean izango da, 19:00etan hasita, Karela kiroldegian.

Karkara Gukak Olatz Zugastiren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu bazkideen artean, Orioko Udalaren eskutik. Emanaldia igandean izango da, urtarrilaren 28an, Orioko kiroldegian, 19:00etan.

Zozketan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 25eko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena. Kasu honetan, zozketaren kodea 30 da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide