Tripontzia zozketak baditu saridunak

Andrea Zipitria 2024ko urt. 22a, 12:21

Tripontzia zozketako txartelak.

5.255 zenbakiari egokitu zaio sari nagusia.

Gure Eskuk antolatutako Tripontzia zozketak baditu jada saridunak. 5.255 zenbakiari egokitu zaio sari nagusia, diaspora seriekoa. Hark eskuratu du, beraz, 30.000 euroko saria. Zenbaki saridunaren gainerako serieak zazpi izan dira. Horiek, 2.000 euro jasoko dituzte. Hirugarren sariari dagokionean, 1.9057 zenbakia atera da; 1.000 euroko saria lortu dute horiek.

Gure Eskuk antolatzen du zozketa, Euskal Herri mailan, eta Orion ere salgai izan dira txartelak, Kolon Txiki eta Gabon tabernetan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide