Emaitza bikainak lortu dituzte oriotarrek Ibilbide Luzeko Gipuzkoako Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 22a, 09:29

Skull laukoan urrea lortu duten gizonezko kadeteak. (JJ Portos)

Atzo Irunen jokatu zituzten aulki mugikorreko lehiak, eta hainbat dominarekin itzuli ziren etxera OAEko arraunlariak: hiru urre, sei zilar eta bi brontze eskuratu zituzten. Denera 80 arraunlari eta 26 ontzi eraman zituzten oriotarrek Bidasoara.

Gipuzkoako Ibilbide Luzeko Txapelketa atzo goizean jokatu zen Irunen, Bidasoan, eta oriotarrak beste behin emaitza bikainekin etxeratu dira aulki mugikorreko saioetatik: urrezko hiru domina eskuratu zituzten, zilarrezko sei, eta brontzezko beste bi.

Urreetako bat gizonezko kadeteek skull laukoan lortu zuten, bestea skiff bakarkakoan gizonezko infantiletan eta, hirugarrena, skull bikoan, gizonezko jubeniletan.

Zilarrak, skull laukoan gizonezko kadeteek eta infantilek; skiff bakarkakoan emakume beteranoetan, gizonezko absolutuetan eta gizon jubeniletan; eta lemazaindun gabeko bikoan gizon jubenilek lortu zituzten.

Brontzeak skull laukoan eta skull bikoitzean lortu zituzten emakume kadeteek eta emakume jubenilek.

Oriotarrek 26 ontzi aurkeztu zituzten guztira, 80 arraunlarirekin, baina bi ontzi lehiaketatik kanpo gelditu ziren beraien maila eta modalitatean beste ontzirik ez zelako aurkeztu: emakume infantilen lemazaindun skull zortzikoa eta lemazaindun zortzikoa, hain zuzen.

Skull bikoan jubeniletan urrea lortu zuen bikotea, atzo Irunen. (JJ Portos)

Skiff bakarkakoan, urrea lortu duen infantila. (JJ Portos)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide