Iraupen Luzeko Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko dute Orio Arraunketa Elkarteko 83 arraunlarik

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orio Arraunketa Elkarteko gaztetxoen zortzikoa uretan. (Joxemari Olasagasti)

Bihar jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa Bidasoa ibaian, Irungo Santiagotarrak elkarteak antolatuta. Guztira, 135 ontzi uretaratuko dira.

Igandean aulki mugikorreko Ibilbide Luzeko 2024ko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Bidasoa ibaian, Irungo Santiagotarrak arraun elkarteak antolatuta. 10:45ean hasiko da hitzordua eta Gipuzkoako sei elkartek parte hartuko dute bertan: Ur Kirolak, Arraun Lagunak, Hondarribia, San Juan, Santiagotarrak eta Orio Arraunketa Elkarteak. Guztira, 135 ontzik eman dute izena txapelketan, eta oriotarrek 29 aurkeztuko dituzte, 83 arraunlari guztira.

Datorren larunbatean, berriz, Euskadiko Txapelketa jokatuko da, hori ere Bidasoa ibaian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide