Urtarrilaren 26an, datorren ostiralean, Orioko herriko plaza haur eta helduen barre algaraz beteko da. Izan ere, Ekain pailazok Slapstik ikuskizuna eskainiko du Orioko Herri Ikastolak antolatuta. 17:30ean hasiko da saioa eta bertaratzen direnek Ekain pailazoaren umoreaz eta malabare eta trikimailuez gozatzeko aukera izango dute.