Saregile Emakumeen Etxeak emakume migratuak bilduko dituen topagunea sortu nahi du, esperientziak partekatu, sareak sortu eta elkarren arteko harremanak sendotzeko. Asmoa da hilean bitan biltzea, larunbatetan, eta emakumeen euren seme-alabekin joateko aukera izango dute hitzordura.
Lehen saioa urtarrilaren 27an egingo dute, larunbatarekin, 16:00etatik 19:00etara, emakumeen etxean. Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik honako lotura honetan. Horrez gain, emakumeren batek ekimenaren inguruko informazioa jaso nahi balu, Saregile Emakumeen Etxean bertan edo 623-17-85-53 telefono zenbakira deituta izango du horretarako aukera.