Orioko haurrei zuzendutako ipuin-kontalari saioa eskainiko dute kultur etxeko areto nagusian, hilaren 22an, astelehenarekin. Ohi bezala, Miriam Mendozak emango du saioa, 18:00etan. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da.
Ekitaldian parte hartzeko, gonbita hartu beharko da aurrez kultur etxean. Eskuragai daude jada. Udalak gogorazi du 3 urtez azpiko haurrek ezingo dutela saiora sartu.