Ertzainen autoak eta suhiltzaileen ibilgailuak bertaratu dira gaur iluntzean Aitzondora, hango itsasontzi batean sua piztu delako.
Udaltzainek hedabide honi jakinarazi diotenez, itsasontziaren zati zehatz batek hartu du su –ez dute jakinarazi zer partek–, baina ez da ezer larria izan, eta une honetan, konponduta dago arazoa eta normaltasuna da nagusi.
Dirudienez, inork ez du min hartu.