Eskola umeei zuzendutako literatur eta marrazki lehiaketa antolatzen du Orioko Udalak urtero, eta zabaldu dute 37. edizioan parte hartzeko epea. Hona hemen literatur lehiaketaren eta marrazki lehiaketaren oinarriak:
Literatur lehiaketaren oinarriak
Lehiaketaren oinarriak hauek dira:
1.- Lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira.
2.- Gaia librea da.
3.- Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean.
4.- Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
5.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
6.- Maila bakoitzean bi modalitate izango dira:
- Ipuina
- Olerkia edo bertsoa
7.- Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira.
8.- Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.
9.- Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
10.- Adierazi beharreko datuak:
- Izen-deiturak
- Adina
- Ikastetxea eta ikasketa maila
11.- Datu horiek ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
12.- Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute. Udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu.
13.- Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2024ko martxoaren 22a baino lehen.
14.- Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.
15.- Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.
Marrazki lehiaketaren oinarriak
Urtero bezala, marrazki-lehiaketa ere egingo da eta bi lehiaketetara aurkeztutako lanik onenak bilduko ditu Udalak argitaratuko den liburu batean.
Marrazki-lehiaketaren oinarriak hauek dira:
1.- Gaia librea da.
2.- Partaide bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztuko ditu.
3.- Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
4.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
5.- Parte-hartzaileak oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.
6.- Egokiena marrazkiak folio baten tamainan aurkeztea da. Hala ere, onartuko dira beste neurritan egindakoak.
7.- Izen-deiturak eta gainontzeko datuak marrazkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
8.- Marrazkiak edozein teknika erabiliz egin daitezke: pinturak, errotuladoreak, akuarelak…
9.- Argitaratzen diren lan guztien egileek saritxo bana izango dute.
10.- Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2024ko martxoaren 22a baino lehen.
11.- Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.
12.- Maila bakoitzeko lau lanik onenak argitaratuko dira.
13.- Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.