Irailean hasi ziren eskaintzen Saregile Emakumeon Etxean aholkularitza juridikoa eta bidelaguntza psikologikoa, eta bertako kideek azaldu dutenez, oraindik gelditzen dira hitzordu libreak.
Aholkularitza juridikoan emakumeek euren prozesu judizialetan informazio baliagarria eskuratzeko aukera izango dute, ikuspuntu feministatik. Bidelaguntza psikologikoa, aldiz, autozaintzarako eta ongizate emozionalerako gune bezala dago pentsatuta, eguneroko bizitzan emakumeek izan ditzaketen arazoetan laguntzeko. Bi zerbitzutan hitzordua hartzeko ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzi edo 623 17 85 53 telefonora deitu beharko dute interesdunek.