'Punkaren beste aldea' dokumentala botako dute Etxeluzen urtarrilaren 28an

Mireia Galarza Bastida

Dokumentaleko irudi bat. (Perlata Kuirpunk)

18:30ean hasiko da proiekzioa, eta sarrera borondatearen truke eskainiko dute. Dokumentalak Jesusi Etxebarriaren istorioa kontatzen du, 80 urteko emakume arrasatear eta punk zalearena.

Arrasateko Perlata Kuirpunk taldeak sortu eta ekoiztutako Punkaren beste aldea dokumentala botako dute hurrengo igandean, hilak 28, Etxeluze gaztetxean. 18:30ean hasiko da proiekzioa, eta sarrera borondatearen truke eskainiko dute. 

Hain zuzen, dokumentalak Jesusi Etxebarriaren istorioa kontatzen du, 80 urteko emakume arrasatearrarena. Etxebarria 50 urtez ibili zen musikako klaseak ematen 70 urterekin jubilatu zen arte, eta ikasleen artean Perlata musika taldeko kideak izan zituen arrasatearrak. 50 urterekin gitarra elektrikoa hartu eta musikarekin lehen urratsak ematen lagundu zien hainbat eta hainbat gazteri, eta horregatik, omenaldi moduko bat egin nahi izan diote musika taldeko kideek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide