Martxoaren 14an egingo dute aurten Orioko Jubilatu eta Pentsionisten Eguna. Ohiturari jarraituz, eguerdian meza izango da 12:00etan hasita eta, ondoren, 14:00etan bazkaria Aginagako Errasti sagardotegian. Bazkaltzera joateko autobus zerbitzua antolatu du Zaharren Babeslekuak: 13:00etan bi autobus aterako dira eta 13:30ean beste bi. Bueltako autobusa, berriz, 18:00etan izango da.
Sagardotegira joan nahi duten bazkideek otsailaren 26an eta 27an erosi behar dituzte txartelak 16:30etik 18:30era, eta Zaharren Babeslekuko zuzendaritzako kideek azaldu dute txartelak erosteko eguneratuta eduki behar dela bazkide txartela. Sagardotegiko txartelak zehaztutako egunetan erosi ahalko dira, egun horietatik aparte ez baita txartelik salduko; behin txartela erositakoan atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko.