Jon Artanok bere azken lana 'Juana' aurkeztuko du Orion hilaren 18an

Andrea Zipitria

Jon Artano 'Juana' liburuaren aurkezpenean. (Elkar)

Salatxo aretoan izango da liburuaren aurkezpena, hilaren 18an, ostegunarekin, 18:30ean hasita.

Jon Artano kazetari zestoarrak Juana liburua aurkeztu du Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Tene Mujika Bekari esker. Kolonbian izan zen bi alditan, eta egonaldi haien ondotik osatu du Juana eleberria.

Orain, Orion aurkeztuko du lana. Urtarrilaren 18an, ostegunarekin, izango da herrian. Salatxo aretoan izango da hitzordua, 18:30ean hasita. Rikardo Uzkudun arduratuko da saioa gidatzeaz.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide