Sareak Musikatzen ikastaroa eskainiko dute Saregile Emakumeen Etxean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2024ko urt. 11a, 14:04

Sareak Musikatzen ikastaroa. (Haizea Loira Matxiñena)

Ikastaroan parte hartzeko ez da musikako aurre-ezagutzarik izan behar eta edozein adinetako emakumeak izango dira ongi-etorriak.

Esperientzia musikalaren eta sormenaren bidez autoezagutza bultzatzeko eta emakumeek arlo horretan dituzten ahalmenak garatzeko ikastaro berezia antolatu du Saregile Emakumeen Etxeak urtarrilaren 18tik martxoaren 21era bitartean. Haizea Loira Matxiñena musikoterapeuta eta psikoterapeutak gidatuko du eta musikoterapia, adierazpena, prozesu emozionala, identitatea eta gaitasunak, trebetasunak eta autoestimua indartuko dituzte parte hartzaileek. Horretarako musikaren bitartez eta proposatutako edukien harira taldean azaleratzen diren gaien gainean lan egingo dute hainbat teknika erabiliz: musikak gidaturiko iruditeria, musika inprobisazioa, musika eta mugimenduzko jarduerak, katuen sorkuntza, soinu geruzak, perkusio zirkuluak, Musikarekin Irudikatze Sortzaileak eta mandalak.

Ikastaroan parte hartzeko ez da musikako aurre-ezagutzarik izan behar eta edozein adinetako emakumeek izango dira ongi-etorriak azaldu dute Saregiletik. Taldea 4-12 pertsonakoa izango da. Izena eman daiteke urtarrilaren 15a bitartean Orioko Saregile Emakumeen Etxean bertan, saregile@orio.eus helbidera idatzita edo 623-17-85-53 telefonora deituta. Ikastaroaren prezioa 25 eurokoa da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide