Maiatzaren 18an, larunbatarekin, jokatuko da Talai Mendi Trail lasterketa, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Talai Mendi Elkarteak antolatuta. 14 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzen duten kirolariek, eta 1.200 metroko gorabehera izango du probak.
Izena emateko epea datorren astelehenean, kronoak.com webgunean irekiko da. Orduan emango dituzte probaren xehetasun guztiak.