Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi du otsailaren 10ean, larunbatarekin, izango dela aurtengo Oriaren Jaitsiera. Neguko proba garrantzitsuenetako da arraun taldeentzat, eta aurten ere parte-hartzea handia izatea espero da. Pasa den urtean, esaterako, 69 txalupak parte hartu zuten: 6.000 metroko proban, 21 traineruk, eta 4.000 metrotan, 48 traineruk.
Dagoeneko izen-ematea ireki da, eta horretarako azken eguna izango da otsailaren 4a. Aurrerago emango ditu xehetasunak Orio Arraunketa Elkarteak, baina aurreratu duenez, arratsaldez jokatuko da proba, 16:00etatik aurrera, hain zuzen ere.